BIOGRAFIA

Rotten XIII

Rotten XIII edo Rotten Amairu Tafallan eta Larragan (Nafarroa) sortutako punk-rock musika taldea da. 2017an sortu zuten Zartako-k, Odolkiak Ordainetan eta Patada Oi! taldeetako kideek.

Album bakarra dute, «Oi! Baldorba», 2018ko apirilaren 11n argitaratua. Eta lehen lan horrekin biratzen ari dira, eta Alemaniara iristea lortu dute, egia esanda, 2018ko abuztuaren 24n kontzertu bat izan zuten Berlineko pub batean. 

Rotten Amairu, hauexek osatzen dute: Endika Iriso, abeslari; Irati Palacios eta Patxi Uriarte, gitarra; Javi Fernandez, baxu; eta Amaiur Esparza, baterian. Javi eta Patxi "Osta Oi!" izeneko talde batetik datoz, eta  dagoeneko ez dago aktibo. Javi Fernandez zoritxarrez, 2019ko urtarrilaren 16an hil zen, lanean ari zela Martzillan, Nafarroa. Gertaera honen ondorioz, taldea abesti bat egin zion bere omenez, "Eguzkiaren argia" deiturikoa eta haren ordez, David Uriarte dago. 

Street-ska "Zartako-k" taldean ere abesten zuen Endikak, eta Amaiurrek rockabilly-punk talde batean, "Odolkiak Ordainetan" izenekoan. Gainera, bateria ere jotzen du "Eskizosaurios" izeneko beste banda batean.

Jende askok galdera bat egiten dio bere buruari talde honen izena entzutean, ez dakitelako zer esan nahi duen, ezta nondik dator haren inspirazioa, jakinik taldea euskalduna dela. Galdera hau erantzun zuen Endika Irisok, taldearen abeslaria, "Condenado Fanzine" egindako elkarrizketa batean. Honela erantzun zuen: "Egia esan, ez du esanahi berezirik bere osotasunean, nahiz eta zenbait erreferentzia ezkutatzen dituen. Rottenek "ustela" esan nahi du ingelesez, punk ukitua ematen dion hitza, eta fonetikaren aldetik oldarkorra iruditu zitzaigun, besterik gabe. "Amairu" (hamahiru, euskaraz) beti egon da lotuta rock'n rollaren irudimenarekin, zorte txarraren zenbaki gisa, betiko dadoak jolasean galduz beti izaten duen looserrarekin, besterik ez".

Gaur egun, hamairu abesti dituzte bai euskaraz bai gazteleraz ,eta abesti famatuen artean "Oi! Baldorba" eta "El blues de Aranjuez" daude, baita abesti bat ingeleraz (We don´t sing in English).

Aitor del Pozo Mayo/ Eskubide guztiak erreserbatuak
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar